GBH Euskaraz
"Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik" Eginak 2:42
Gure talde
Hendaiako Eliza Bataiatzailea etxeko eliza txiki bat da, Ipar Euskal Herriko herri honetan 2009an sortua. Gure ezagutzaren arabera, Hendaiako historian lehen eliza ebanjelikoa edo protestantea gara. Batzen gaituena Jesusengan dugun fede komuna da. Biltzeko lekurik ez dugunez, gure kopurua txikia denez, gure bilerak etxe batean egiten dira. Kristau ebanjeliko edo protestanteentzako eta Jesusi buruz gehiago ikasi nahi duten pertsonentzako biltoki bat eskaintzeko gaude hemen.
Bilerak eta Serbitzuak
Igandero elkartzen bagara, helburu komun baterako da: Jesus gurtzea eta gehiago ezagutzea. Horretarako aztertzen dogu Biblia, Jainkoa ezagutzeko, beragandik ikasteko eta fedean eta gure elkarrenganako itxaropenean eraikitzeko modu baliozko eta seguru bakarra dala uste dogulako.
Gure bilerak igandero egiten dira 11: 00etan. Etorri nahi baduzu, abisatu egun bat edo bi lehenago, mesedez.
Gurekin kontaktatu nahi baduzu:
E-mail: baptisthendaye@gmail.com
+33 7 82 66 75 46
Kristau Baptistak?
Euren buruari "kristau" edo "ebanjeliko" esaten dioten sekta edo talde arrotz ugariek sortutako gaur egungo nahasmena eta gizartean horri buruz dagoen ezagutza falta direla eta, garrantzitsua da gu Kristau Bataiatzaileak garela argitzea. "Bautista" terminoa duela mende askotatik dator, eta Erreforma Protestantearekin batera sortu ziren eliza batzuk deskribatzeko erabili zen, baita aurreko mendeetan ere. Historikoki, "kristau bataiatzailea" terminoa mespretxuz erabili izan da, baita beste protestante batzuek ere, kristau izendapen honetako kideak deskribatzeko. Bateozaleek bereizgarri partikular batzuk dabez, besteak beste: Biblia Jainkoaren Hitz bakarra eta kristau doktrina eta bizitzaren iturri lez azpimarratzea, elizaren bizitzan eta ministerioan aktiboki parte hartzea, murgiltze bidezko bateoa fede heldu eta pertsonaleko ekintza lez, erlijio askatasuna eta Elizeak Estatuaganako duen independentziaren defentsa.
Fede bataiatzaileko pertsonaia ospetsu batzuk: Martin Luther King Jr. (1968an hil zuten arraza segregazionismoaren aurka borrokatzeagatik eta Bakearen Nobel sariduna), David Livingstone (misiolari eta esploratzailea Afrikan misio bataiatzaile baten bidez), Charles H. Spurgeon (XIX. mendeko predikari ingeles ospetsua), John Bunyan (idazle puritanoa, bere fedeagatik kartzelan hamarkadak eman zituena eta "Erromesaren aurrerapena" ospetsua idatzi zuena), John Piper eta John MacArthur (biak oso predikari ospetsuak dira gaur egun), Abraham Lincoln (AEBetako hamaseigarren presidentea), Johnny Cash (1932-2003. Bere bizitza ekaiztsua gorabehera, bere fedeari inoiz uko egin ez zion abeslaria, bere azken urteetan itzuli zena), Billy Graham (predikari eta ebanjelari estatubatuar ospetsua), George Washington (Estatu Batuetako lehen presidentea), Jimmy Carter (39. Estatu Batuetako presidentea), etab.